kable ardazkide

1. Teknol. Elektr.
sin. kable koaxial

Banda zabaleko eta ebakidura zirkularreko kable-mota, aldi berean datu-, ahots- eta bideo-seinale ugari transmititzeko aukera ematen duena. Osagai hauek ditu: erdiko eroalea, haren inguruan ezarritako dielektrikoa, bion inguruan bildutako beste eroale zentrokide bat eta kanpo-estaldura babeslea. Erabilera ugari ditu, hala nola kable bidezko telebista, banda zabalaren bidezko transmisioa eta abar.